7 modu ezberdin euriari aurre egiteko zure ezkontza egunean!

Euria egingo duela esaten dute zure ezkontza egunean?

LASAI! Beti topa dezakegu irtenbideak.

Artikulu honetan 7 ideia ezberdin eta dibertigarri ematen dizkizut zure ezkontza antolatu ahal izateko.

1.Oparitu aterkiak

Elizkizunaren kanpoaldean utzi aterki batzuk opari bezala zure gonbidatuentzat. Eta detalle polit moduan, pertsonalizatu zuen izenekin eta ezkontza eguneko datarekin.

Eta zuretzako, soinekoak daraman tela edo tono berdineko aterkiak egiteko aukera dituzu. Kontsultatu zure atelierrarekin.

Azkenik, beste aukera on bat, aterki transparenteak erabiltzea da. Argazkietarako joku ona ematen bait dute.

2.Takoientzako babesak

Koktela zelaian egiteko asmoarekin ari bazara, sarreran kaxatxo baten utzi ezazu takoi besbesleak zure gonbidatuendako. Horrela ez zaie zelai barruan takoia hondoratuko eta guztiz gozatu ahalko dute ezkontzaz.

3.Ileapaindegia eta makillajea.

Euriarekin ondatuko ez den orrazkera bat aukeratu. Aukerarik onena, ilea biltzea da.

Makillajea berriz iraunkorra eta erresistentea izan behar da.

4.Lore apaingarriak

Elizkizunaren sarrera loreekin apaintzeko asmotan ari bazara, loradendakoei abixua eman behin elizkisuna pasa ostean, loreak barnealdera mugitzeko, euriak hondatu ez ditzaten.

5.Eztei jantzia

Nahiz eta eztei-jantzi gehienak barnealdean goma txiki bat daramaten soinekoa batu ahal izateko, ziurtatu zureak ere badaukala.

Zure ateliarrekin hitz egin zein modu eta tamaina den egokiena zuretako.

6.Ezkongaien autoa

Sarrera auto deskapotable batean egitea nahi baduzue, ziurtatu kapota euriaren kontrakoa dela eta ez daukala inongo akatsik.

Hala ere, izan prest auto estali bat, azken orduko ezustekoak  saihesteko.

7.Eztei-oturuntza

Koktela edo Bazkari/Afaria jatetxe kanpoan egiteko asmoarekin bazabitz, irtenbide zoragarriak dituzu. Karpak, Jaimak….

Gaur egun aukera anintzak dituzue eta jangelak bezain ondo horniturik daude.

Ziurtatu alboaldeak irekitzeko aukera daukatela eta jaimatik sukaldera dagoen distantzia ere estalita dagoela.

Ondorioa

Ez daukazu euriarekin arduratu beharrik. Probetxua atera emandako TIP guzti hauei eta ederki pasa!!

Gainera, euriak, ukitu berezia ematen die argazkiei eta edonork ez dauka aukera berezi hori.

Nire web orritik edo estudiotik pasa eskero, trikimailu gehiago jakiteko aukera izango duzu.

Amaitzeko, nire blogera harpidetzen bazara, azken ezkontza tendentzien berri jakinaraziko dizut eta horrez gain, eskaintza bereziak lortu ahalko dituzu.

Harpidetu blogera



 Irakurri eta onartzen ditut Pribatutasun Politikan agertzen diren terminoak

Joan aurretik, kontaidazu.

Tokatu al zaizu ezkontza batera joan eta euria egitea? Opari originaleren bat eskeini ahal zizuten?

Compartir en…

Cookie-n erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi cookie-politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Simple Share Buttons