Ezkontza agenda antolatzen.

Ezkontza plangintzarekin hasi aurretik, erosi agenda bat eta joan banan banan detaile guztiak apuntatzen.

Horrela errexagoa izango da guztia ondo antolatuta edukitzea.

Eztei jantzia

Eztei jantzia erostera joan aurretik, gomendagarria da begirada bat botatzea ezkontzen inguruko blog eta aldizkari ezberdinei.

Horrela, atelierraren lehen hitzordura joaten zarenean ideia txiki bat egina izango duzu.

(argazkiak handitzen badituzu, eztei jantzi bakoitzaren diseinatzailea nor den ikusiko duzu)

Ezkontza eraztunak

Maitasun guztiz aukeratutako agenda horretan, gorde egun bat bikotekidearekin bitxi-dendara joateko.

Lehendabizi diseinua aukeratu beharko duzue. Eraztun klasikoak guztatzen bazaizkizue aukera azkar egingo duzue.

Baina zuen gustuak gaur egungo estilotara gerturatzen badira, aukera ezberdin asko dauden ezkontza eraztunak aukeratzeko orduan.

Behin diseinua aukeratuta, barnean zuen izenak eta ezkontza data grabatu ahalko duzue.

Ileapaindegia eta makillajea. 

Ezkontza eguna iritsi baino lehen, orrazkeraz eta makillajeaz froga ezberdinak egitea gomendatzen dizut.

Garrantzitsua da bi haukera hauekin eroso sentzitzea.

Eta zure egunerokotasunean makillaje gutxi edo ezer eramaten duen hoietakoa bazara, ez zaitez pasa zure ezkontza eguneko makillajeaz.

Honen helburua, zu eroso sentitzea bait da.

Ah! eta ez ahaztu zure gonbidatuentzako ileapaindegian tarte bat erreserbatuta uztea.

Gonbidatuak

Bidali ezkontza gonbidapenak denpora tarte handiarekin.

Horrela, gonbidatuek denporaz abixatuko dizue asistentzia eta behin hori jakinda mahaiak organizatzen hasi ahalko zarete.

Eta ez ahaztu familia eta lagunen “opariekin”. Emozionatu egiten dira detaile txiki horiekin.

Menua

Bazkari menuan aurretik, cocktel txiki bat organizatuko duzuenez, kontuz menua aukeratzeko orduan.

Ez pasa plater aukera ezberdinetik, cocktelean betetzen hasten gara eta gero pena bat izango zen, hainbeste ordaindu ostean, jendeak platerrak bertan behera uztea.

Gaur egun aukera ezberdin asko daude.

Adibide bat jartzearren. Cocktel arinagoa egin beharrean, menu txikiago bat aukeratu. Horrela ez dira platerrak bertan behera geratuko eta gaba aldera pikoteo (afari) txiki bat egin dezakezue.

Musika

Ez zaitezte ahaztu Dj-earekin ere hitzordu bat gordetzea. Hau bait da, ezkontza eguneko zatirik garratzitsuenetariko bat.

Ondo hitzartu ze musika estilo nahi duzuen eta gomendagarria da lista bat antolatuta edukitzea.

Dj-a, zuek emandako lista horrekin, ezkontza eguneko momentu bereziak, markatzen joango da (gurasoen erramuak, lagunen opariak, zuen lehen dantzan…)

Argazkilaria

Argazkilaria aukeratu aurretik, ondo begiratu ze motatako argazkiak nahi dituzuen eta nor den zuen estilora gehien gerturatzen den argazkilaria.

Behin hori jakinda, aukeratutako argazkilariaz kontratua sinatu aurretik, aurrez aurre edo skype bidez hitzordu pare batzuk zehaztu.

Horrela konfindantza handiagoa izango duzue ezkontza eguna irizten denerako.

Pre-boda erreportaiak, lagungarriak dira argazkilariarekin konplizitatea lortu ahal izateko. Eta ez hori bakarrik, kamara aurrean egoteko beldurrak gainditzeko ere. Azkenik, ezkontza egunean, bikote saioa egiteko asmotan bazaudete,  prest egoteko lagunduko dizue, egun horretan ez bait dago denpora handirik saioa egiteko.

Deiane Unamuno

Eztei bidaiak

Denboraz antolatu eztei bidaia.

Ezkontza antolatzen hainbeste hile pasa ostean, aukeratu leku zogarri bat deskonektatzeko.

MEREZI DUZUE ETA!

Eta eztei bidaietan post-boda erreportaia egiteko asmotan bazabiltzate. Gustura handiz joango naiz zaudeten lekura.

Aurten, post-boda erreportaia kontratatzen duten lehen 5 bikotekideei Europa barruan, argazkilariaren hegazkina doain irtengo zaie. Hori izango da nire ezkontza oparia!!! 

Deiane Unamuno

Ezkontzarako behar duzuen guztia Expo Bodas Bilbao 2018an aurkituko duzue

Pasa zaitez urrian ospatzen den ExpoBodas Bilbao zertamen handitik, zure ezkontza eguneko detaile guztiak antolatzeko eta deskontu ezberdinetaz disfrutatzeko.

Utzidazu zure izen eta emaila eta pasa zaitez nire Estudiotik, eta ExpoBodas Bilbao 2018rako sarrerak batzuk oparituko dizkizut. 

Harpidetu nire blogera


Izena
Irakurri eta onartzen ditut Pribatutasun Politikan agertzen diren terminoak

Artikulua amaiatu aurretik, kontaidazu.

Hasi zara zure ezkontza eguna antolatzen? , zer da gehien kostatzen hari zaizuna antolatzea?

Compartir en…

Cookie-n erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi cookie-politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Simple Share Buttons