Ezkontza eguneko detaile guztiak zure izakeraren parte izatea nahiko zenuke ezta? 

Hona hemen gomendio azkar batzuk. 

1. Ezkontza non nahi dugu ospatzea?

¿Ezkontza zibila edo erlijiosoa?

Ezkontza zibila ospatzeko asmotan ari bazarete, lehenik eta behin gustoko duzuen leku atsegin bat aurkitu.

“Lorategi polita eta handia duen jatetxe bat, basoa, hondartza…”

Aldiz elizatik ezkontzen bazarete, lehenik eta behin apaizarekin hitz egin beharko duzue eta eguna erreserbatu. 

Behin eguna aukeratuta, jatetxe polit eta argitsu baten billa ekin. 

2.Gonbidapenak

Gonbidatuen zerrenda egin ostean, ahal bezain laister bidali. Jantokia ondo antolatu ahal izateko, gonbidapenetan asistentzia baieztatzeko aipatu beharko diezue zuen gonbidatuei.

Ezkontzaren berri emateko ideia original bat “save the date” bat egitea da.

3.Zein kolore izango da nagusi zure ezkontzan? 

Dekorazioa aukeratu aurretik, zein izango den kolore nagusia zehaztu beharko duzue.

Dekorazio guztiaren xehetasuna erabaki honen esku izango da eta: Gonbidapenak. loreak, mahai-ohialak. zapiak….

4. Oroitzapen goxo bat izatea.  

Konturatu zarete denpora azkarregi pasatzen dela? Eta behin denbora pasata, gure oroitzapenek bakarrik irauten dutela?

Beraz oso garratzitsua da sentimenduz beteriko argazki erreportaia konpletu bat edukitzea.

Nire helburua, zuek esperientzia polit eta ahaztezin bat edukitzea da.

Egunerokotasunean ihes egiten diguten momentu berezi horiek lortzea gustatzen zaizkit, zuek transmititzen didazuen sentimentuen eta momentuen bitartez.

Sar zaitezte gure ezkontza erreportaiak ikustera.

Hitz ematen dizuet zuen ezkontza eguneko erreportaia, naturala eta espontaneoa izango duzuela.

Post-boda saioa, munduko hiriburu zehatz batean egitea nahi duzue?

POSIBLE DAA!!

(Post: Love in New York! )

Azkenik, zuen oroitzapenak behar bezala gordetzeko eta behin eta berriz ikusi ahal izateko, Ezkontza albuma egitea da aukerarik hoberena.

5.Ukitu berezia eman zure ezkontza egunari. 

Xehetasunetan dago sekretua ezkontza berezi eta ahaztezin bat izateko.

Zeremoniaren ostean ohikoena da arroza edo loreen petaloak jaurtitzea ezkon berriei, baina zergatik ez dugu tradizio hori aldatzen gure ezkontzan?

Tximeletak askatzea, pompak edo puxikak jaurtzitzea…. 

“Ezkontza eguna betirako oroituko duzuen egun berezia izango da”.

Hurrengo artikuluan, ezkontza bat nola antolatu zure estilo eta izaeraren arabera azalduko dugu.

Gehiago irakurri

Gehiago irakurri

Aurten lehendabiziz nazio mailan Ezkontzen sektorera dedikaturik dagoen erakusketan egongo naiz.

Hurrengo denboraldirako zure ezkontza planifikatzen ari bazara, ekitaldi honek interesatuko dizu.

Gehiago irakurri

Egunon guztioi!

Martxoan egun batzuk Bartzelonara joan nintzen BodaF-ra, Europako ezkontza argazkilarien konbentzio handienera.

Baina ez hori bakarrik, bertan geunden egunak ondo aprobetxatu genituen: Ona hemen, Mossèn Costa i Lloberako jardinetan eginiko editoriala.

Aste ona pasa 🙂

〰Barcelon Wedding Style 〰

Fotografía: Deiane Unamuno Photography @deianeunamuno_photography

Vestido y abrigo @corinaplusirina

Modelos: @yuliya_herrera__ y Juan

MUA @sandramortemakeup

Gehiago irakurri

¡¡ HONA HEMEN GURE AZKEN EZKONTZA EDITORIALA !!

Laister izango duzue argazki erreportai osoa, Web guneko, Deiane Unamuno Photography, ezkontza ataleko galerian.

Bien bitartean Art Creativa video -k sorturiko laburpen honetaz goza dezakezue Anaïs Yebra y Jesus Salvo -rekin.  Fufashion estilista bezala eta Chus Reyes makillaje eta ileapaintzale lanetan izan ditugularik. Amaitzeko, musika “Djquads” -ren eskutik datorkigu (Esteka honetan aurkitu dezakezue:  https://soundcloud.com/aka-dj-quads )

Urban Style Wedding ! from Deiane Unamuno on Vimeo.

Nire blogean harpidetu



Irakurri eta onartzen ditut Pribatutasun Politikan agertzen diren terminoak

Ostiralaaa!!!!

Gaur 2017an Madrillen ospatutako ezkontza baten SlideShow-a ekartzen dizuet.

Natalia eta Lukas-en elizkizuna oso intimoa izan zen.

Argentinako bikote zoragarri bat dira. Orain dela urte eta erdi beraien etxea hutzi eta mundua ezagutzeko asmotan irten ziren, beste kultura, hizkuntza, ohitura… batzuk ikasiz.

Eta nik izugarrizko sortea izan nuen beraien egun handieran parte izateko.

Onena ospa dizuet bikote!

Asteburu on bat pasa guztiok 😉

Nata & Lukas Wedding from Deiane Unamuno on Vimeo.

Gehiago irakurri

Ezkontza egunean bikotea lehen aldiz ikusten den momentuari dagokio eta eguneko momenturik hungarrienetariko bat da. Aurreko uneak, tensio eta nerbioz beterikoak dira. Gonbidatu guztiak senargaiari begira egoten dira, emaztearen zain dagoelako.

Horretan datza first look-ak, euskaratuta “ lehenengo begirada”. Ezkongaiak lehen aldiz bakarka edo gertuko pertsonen aurrean ikusten diren momentua batzean datza. Elizkizuna ospatu aurretik, bikotekideak leku berezi batean elkartzen dira beste iñork ikusi aurretik. Hau izango da beraien azkenengo “zita” mutil-neska lagun bezala.

Gehiago irakurri

Ezkontza intimo eta familiarra

05. ekaina 2020  /  Ezkontzak

Ane eta Ekaitzek Bergaran, ezkontza xume eta zoragarria ospatu zuten.

First look” batekin hasi zen eguna. Familia guztiak, Ekaitzen alboan egonarri itxaro zuen Ane-ren etorrera. Anek Alicia Rueda Atelier–en jantzi izugarri bateaz egin zuen agerraldia, guztiak Ekaitz barne, aho zabalik hutziz.

Eta zer esanik ez elizkisunaz… emozioz, sorpresaz, malkoz, irriz… betea izan zen. Amaitzeko nola ez, aurrezkua dantzatu zioten ezkongai berriei.

. Ahaztuko ez duten eguna.

Gehiago irakurri

Cookie-n erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi cookie-politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Simple Share Buttons